76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2007ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen udal ordenantzaren eranskineko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen udal ordenantzaren eranskineko aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ororbian, 2007ko ekainaren 5ean._Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0709522