76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko S-3 unitatearen antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko otsailaren 20an egindako bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, behin betiko onestea erabaki zuen Eguesibarko Udal Planeko S.3 unitatearen antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, Gorraizko Jaurerriko plan partzialaren esparruan, egungo S.3.2 azpiunitatean beste bi azpiunitate, S.3.2.1 eta S.3.2.2 eratzeko. Bat heldu dira izen bereko gaur egungo bi lurzatiekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau, onetsi berri den araudiarekin batera:

PROPOSATUTAKO ARAUDIA

6. artikulua. Erabilera xehakatuak.

1. Erabilera baimenduak:

1.1. Erabilera baimendu nagusiak edo bereizgarriak

Unitatea: S.3. Azpiunitatea: S.3.2.1. Erabilerak: hotela, jatetxea.

Azpiunitatea: S.3.2.2. Erabilerak: hotela, jatetxea.

7. artikulua. Erabilera zehaztuak.

Erabileren gaineko arau orokorren 7. artikuluan aipatzen den ondoko taulan ezarri dira S.3 unitaterako eta S.3.2 azpiunitaterako zehaztutako erabilerak, baita haien azalerak ere _bai lurzoruarena bai eraikitzekoa_, erabilera horien arabera aplikatzen zaizkien koefizienteak, ondorioz esleitutako aprobetxamendurako unitateak eta haien gehieneko altuerak.

Unitatea: S.3. Azpiunitatea: S.3.2.1. Azalera (m²): 6.000. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: Dagoena finkatu da. Ordeztekotan: 1.050. Geh. alt.: B+2+A. Unit.-eraik. azal. koef.: 1,1. Unit.: 1.155. Unit.-eraik. gab. azal. koef.: 0,2. Unit.: 1.200. Unit., guztira: 2.355.

Azpiunitatea: S.3.2.2. Azal. (m²): 6.246. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: 2.950. Geh. alt.: B+2+A. Unit.-eraik. azal. koef.: 1,1. Unit.: 3.245. Unit.-eraik. gab. azal. koef.: 0,2. Unit.: 1.249. Unit., guztira: 4.494.

3.2. Ondoren adierazi bezala aldatu da Eguesibarko Udal Planeko testu bategineko txostenaren eranskina Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan, S.3 unitateari dagokionez:

EGUNGO ARAUAK, ALDATZEN DIRENAK

ERANSKINA

Unitatea: S.3. Azpiunitatea: S.3.2. Azal. (m²): 12.246. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: 4.000. Geh. alt.: B+2+A. Unit.-eraik. azal. koef.: 1,1. Unit.: 4.400. Unit.-eraik. gab. azal. koef.: 0,2. Unit.: 2.449. Unit., guztira: 6.849.

PROPOSATUTAKO ARAUDIA

ERANSKINA

Unitatea: S.3. Azpiunitatea: S.3.2.1. Azalera (m²): 6.000. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: Dagoena finkatu da. Ordeztekotan: 1.050. Geh. alt.: B+2+A. Unit.-eraik. azal. koef.: 1,1. Unit.: 1.155. Unit.-eraik. gab. azal. koef.: 0,2. Unit.: 1.200. Unit., guztira: 2.355.

Azpiunitatea: S.3.2.2. Azalera (m²): 6.246. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: 2.950. Geh. alt.: B+2+A. Unit.-eraik. azal. koef,: 1,1. Unit.: 3.245. Unit.-eraik. gab. azal. koef.: 0,2. Unit.: 1.249. Unit., guztira: 4.494.

3.3. Ondoren adierazi bezala aldatu dira Eguesibarko Udal Planeko Testu Bategineko antolamendu planoak Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan, S.3 unitateari dagokionez:

EGUNGO ARAUAK, ALDATZEN DIRENAK

Planoak (ORD 2.00; ORD 2.01; ORD 2.02; ORD 2.03; ORD 3.00)

Unitatea: S.3. Azpiunitatea: S.3.2. Azalera: 12.246. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: 4.000. Geh. alt.: B+2+A.

PROPOSATUTAKO ARAUDIA

Planoak (ORD 2.00; ORD 2.01; ORD 2.02; ORD 2.03; ORD 3.00)

Unitatea: S.3. Azpiunitatea: S.3.2.1. Azalera: 6.000. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: 1.050. Geh. alt.: B+2+A.

Azpiunitatea: S.3.2.2. Azalera: 6.246. Erabilerak: hotela, jatetxea. Eraik. geh. azal.: 2.950. Geh. alt.: B+2+A.

Eguesen (Eguesibar), 2007ko maiatzaren 18an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0708202