76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Amaiurko hirigunean, Baztango udal mugapean petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltontzietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A.; helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña (31002 PK).

Eskaeraren helburua: Administrazio baimena, propano gas komertziala biltegiratu, banatu eta hornituko duten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, gero etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko, Baztango udal mugapeko Amaiurko hirigunean.

Tokia: E-60 multzoko 32.000 litro biltegiratu asmo dira, lur azpiko bi biltontzi finkoren bidez, bakoitza 16.000 litrokoa, berezko lurrinketarekin. 37. poligonoko 450. lurzatian jarriko dira.

Ezaugarriak: Propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 1.001 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333) eta 40 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean moztu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 13,75 Nm³/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta bizilagun guztiendako aurreikusi da. Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,72 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 165 kg-koa izanen da egunean eta 59.400 kg-koa urtean.

Aurrekontua: Aurreikusitako instalazioaren aurrekontua larogeita hiru mila hirurehun eta larogeita sei euro eta berrogeita bi zentimokoa da (83.386.42 euro).

Lanak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 6 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0709398