64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FUNES

2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, aurtengo martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2007ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 20an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

Langileen gastuak: 898.470,27 euro.

Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 1.387.168,80 euro.

Finantza-gastuak: 54.255,93 euro.

Transferentzia arruntak: 125.279,03 euro.

B) Kapital eragiketak:

Inbertsio errealak: 5.128.984,40 euro.

Kapital transferentziak: 0,00 euro.

Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Finantza-pasiboak: 81.770,36 euro.

Gastuak, guztira: 7.675.928,79 euro.

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

Zuzeneko zergak: 388.732,00 euro.

Zeharkako zergak: 200.000,00 euro.

Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 555.646,00 euro.

Transferentziak, administrazio orokorretik entitatera: 795.857,00 euro.

Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak. 568.966,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

Inbertsio errealak besterentzea: 1.173.800,00 euro.

Transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak: 4.615.259,22 euro.

Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 8.298.260,22 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Funesen, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0707669