II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
UNDIO
Herriaren izendapen bikoitza
Kontzejuko Batzarrak 2007ko apirilaren 17an hartu erabakiaren bidez, aho batez onetsi zen herriaren gaztelania-euskara izen elebiduna: Undiano/Undio.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 22. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Undion, 2007ko apirilaren 23an._Kontzejuburua, Enrique Miranda.
Iragarkiaren kodea: L0707591