64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

273/2007 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lan zuzendari nagusiak emana, "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 36/2007).

Departamentu honetan 2007ko martxoaren 9an sartu da "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboko 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 78/2006).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik Hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (kodea: 3108571) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS, S.A." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATEN BERRIKUSPENA 2007

AKTA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 18ko 11:00etan, bazterrean aipatzen diren pertsonak bildu dira, Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. enpresaren (Iruñeko bideen garbiketarako kontrata) eta bertako langileen ordezkari, V. kapituluan, Iruñeko hiriko kaleen garbiketako zerbitzu publikoko langileen hitzarmen kolektiboko "2007rako baldintza ekonomikoak" deritzen xedapen gehigarrietan xedaturikoa betetzearren.

1. Kontuan hartuz 2006ko Nafarroako KPIa %2,1ekoa izan dela, hitzarmen kolektibo hartako kontzeptu ekonomikoak %2,7 handituko dira (%2,1 + %0,6), kategoria bakoitzari dagozkion ehunekoak aplikaturik.

2. 2007rako soldaten taula berria akta honekin batera doan 1. eranskinaren eta ondoko artikuluetako kopuru berrien arabera geldituko da behin betikoz:

24. artikulua: 30,81 eta 154,05:

25. artikulua: 174,59.

43. artikulua:

_60 urte 313,84.

_61 urte 256,51.

_62 urte 211,56.

_63 urte 176,32.

_64 urte 154,21.

_65 urte 138,68.

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau egin da, eta bertaratu diren guztiek irakurri eta sinatu dute beren adostasunaren adierazgarri.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 18an.-Enpresaren aldetik: Ignacio Eguiguren, Pedro Nogueira, Isidro Alvarez._Langileen aldetik: UGT: Alfonso Zúñiga, Biktoriano Bergara, Ricardo Ramos, José Abáigar, José A. Hidalgo; ELA: J.J. Jiménez de Bentrosa; ATSU: J.M. Gómez; LAB: Epifanio Blanco.

Eguneko peoia 26,70 10,34 5,89 2,40 0,00 1.384,32 1.562,16 1.324,22 682,98

Gaueko peoia gaueko plusa barne 26,68 10,33 5,89 2,40 9,82 1.536,10 1.682,29 1.444,88 739,68

Eguneko makinista 29,74 10,20 6,12 2,40 0,00 1.643,84 1.568,29 1.332,39 667,74

Gaueko peoia gaueko plusa barne 29,72 10,19 6,12 2,40 9,82 1.907,73 1.666,37 1.431,20 676,82

Eguneko gidaria 29,74 10,20 6,12 2,40 0,00 1.643,84 1.568,29 1.332,39 667,74

Gaueko gidaria gaueko plusa barne 29,72 10,19 6,12 2,40 9,82 1.907,73 1.666,37 1.431,20 676,82

Adm. laguntzailea 24,87 11,19 4,89 2,40 0,00 1.453,40 1.489,28 1.489,28 1.491,46

1. mailako administrari-ofiziala 34,99 14,15 5,77 2,40 0,00 1.839,37 1.844,96 1.844,96 1.842,18

2. mailako administrari-ofiziala 26,64 11,43 5,66 2,40 0,00 1.597,85 1.640,10 1.640,10 1.639,67

Peoi olioztatzailea 26,66 10,51 5,93 2,40 0,00 1.474,27 1.590,63 1.353,18 698,77

1. mailako mekanikaria 29,49 12,47 7,37 2,40 0,00 1.754,24 1.818,03 1.818,03 1.820,11

2. mailako mekanikaria 26,57 10,49 5,87 2,40 0,00 1.667,98 1.772,70 1.772,70 1.771,32

3. mailako mekanikaria 26,72 10,60 5,93 2,40 0,00 1.520,45 1.682,89 1.445,87 759,51

Langilezain egiaztatzailea 31,69 14,87 6,14 2,40 9,82 1.793,78 1.880,82 1.880,82 1.882,28

Arduraduna 36,77 24,63 6,98 2,40 1.993,22 2.049,03 2.049,03 2.046,90

Eguneko peoia 577,42 19.747,89 102,70 43,11 12,83 19,25

Gaueko peoia gaueko plusa barne 560,32 22.949,59 102,70 43,11 15,57 23,36

Eguneko makinista 568,79 21.041,71 102,70 43,11 13,82 20,76

Gaueko peoia gaueko plusa barne 540,78 24.253,09 102,70 43,11 16,57 24,87

Eguneko gidaria 568,79 21.041,71 102,70 43,11 13,82 20,76

Gaueko gidaria gaueko plusa barne 540,78 24.253,09 102,70 43,11 16,57 24,87

Adm. laguntzailea 0,00 19.484,71 102,70 0,00 12,25 18,38

1. mailako administrari-ofiziala 0,00 25.409,68 102,70 0,00 16,76 25,16

2. mailako administrari-ofiziala 0,00 20.957,79 102,70 0,00 13,18 19,73

Peoi olioztatzailea 569,86 19.949,53 102,70 43,11 12,92 19,36

1. mailako mekanikaria 0,00 23.383,48 102,70 43,11 15,08 22,61

2. mailako mekanikaria 0,00 21.194,73 102,70 43,11 13,27 19,91

3. mailako mekanikaria 570,59 20.287,70 102,70 43,11 12,96 19,45

Langilezain egiaztatzailea 0,00 27.457,94 102,70 43,11 15,65 23,49

Arduraduna 0,00 30.080,96 102,70 43,11 16,37 24,54

Biribiltzeak mozkinen pagan egin dira.

Makinistaren plusa: 4,86.

Lan berezien plusa: 2,36.

2. mailako mekanikari-ofizialaren plusa: 2,91.

Dieta: 50,37.

Dieta 1/2: 19,39.

1. mailako ofizialaren plusa: 4,55.

Iragarkiaren kodea: F0705754