62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana, lerrokadurak eta sestrak ezartzeko eta bolumenak antolatzeko. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzordeak, martxoaren 26an eginiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Holver Brick, S.L. enpresak aurkeztua, Berriozarko P.V. eta C.V.P. (4) unitateetako lerrokadurak eta sestrak ezartzeko eta bolumenak antolatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Berriozarren, 2007ko martxoaren 26an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0705933