II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ETXALAR
Plantilla organikoaren behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2007. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko martxoaren 30ean.
Funtzionarioak
Idazkaria. A maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
Administrari ofizial bat. C maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera
Zerbitzu anitzetako langile bat. C maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera.
Lan-araubideko kontratuarekin
Kultur etxeko langile bat, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
LANGILEEN IZEN ZERRENDA
Funtzionarioak
José Luis Legarra Iriarte, idazkaria. A maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Zazpigarren gradua 2004ko apirilaren 1ean bereganatua. Administrazio egoera: jardunean.
María Isabel Sanzberro Iturria, administrari laguntzailea. C maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Hirugarren gradua 2001eko abuztuaren 1ean bereganatua. Administrazio egoera: borondatezko eszedentzia.
José Angel Goienetxe Zubieta, zerbitzu anitzetako langilea. C maila. Lanpostuaren osagarria: ehuneko 16. Hirugarren gradua 2000ko urriaren 10ean bereganatua. Administrazio egoera: jardunean.
Lan-araubideko kontratuarekin
Javier Iriarte Sansiñena, kultur etxeko langilea, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuaren osagarria: %16. Hirurteko bat 2006ko otsailaren 24an lortua. Administrazio egoera: jardunean.
Aldi baterako lan-araubideko kontratuarekin
María Angeles Agirre Txoperena, administrari laguntzailea, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuaren osagarria: %16.
Etxalarren, 2007ko apirilaren 26an._Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0707258