II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
KASEDA
2007ko kontribuzioen eta zergen karga-tasak
Kasedako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25eko osoko bilkura berezian, 2007ko kontribuzioen eta zergen karga-tasak onetsi zituen. Jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, behin betikoz onetsita daude; honako hauek, hain zuzen ere:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,261.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,621.
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotari ehuneko 1,4ko koefizienteko udal errekargua jartzea.
4. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren karga-tasa ehuneko 4 izanen da, non ez diren Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoan aurkezten diren proiektuak eta gune historikoan kokatutakoak, horietan ehuneko 1 ordainduko baita.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
_10 urte bitarteko epea: %2,5.
_10etik 20 urtera bitarteko epea: %2.
_Kuota zehazteko karga-tasa: %12.
6. Herrilurretako lurzatiak: 2005. urtean onetsitako ordenantzan dauden prezioak.
7. Ur horniduraren tasa:
_Gutxienekoa (24 metro kubiko): 9,99 euro/hiruhilekoa.
_Hortik goiti: 0,419 euro/metro kubikoa.
(Tarifa hauei BEZaren ehuneko 7 gehituko zaie).
8. Estolderia tasa: 20,10 euro hiruhilekoan (tarifa honi BEZaren ehuneko 7 erantsiko zaio. Kontagailurik ez badute, zenbatekoa 6,74 euro izanen da).
9. Ur sareari lotzea: 70 euro.
10. Kaleko salmenta: postu bakoitzeko 7 euro.
_Urtekoa, astebeteko maiztasunarekin: 280 euro.
_Urtekoa, hamabost eguneko maiztasunarekin: 140 euro.
_Urtekoa, hilabeteko maiztasunarekin: 70 euro.
11. Hilerriko nitxoak: 900 euro.
Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 11. artikuluari eta ondorengoei jarraikiz.
Kasedan, 2007ko martxoaren 31n._Alkatea, Jesús Esparza.
Iragarkiaren kodea: L0705947