26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JAITZ

2007ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko urtarrilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2007ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu arrunt eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jaitzen, 2007ko urtarrilaren 5ean._Alkatea, José Luis Anocibar.

Iragarkiaren kodea: L0702725