103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Proyectos y Construcciones Legarbe, S.L.k martxoaren 21ean xehetasun azterlana aurkeztu zuen, Etxarri Aranazko katastroko 1. poligonoko 25, 26, 27, 56. lurzatien eta 24. lurzatiaren puska baten planeamenduko xedapenak finkatzeko, eta hartan proposamena egiten zen hain zuzen ere Udal Planekoaz bestelako antolamenduaren aldekoa. Hura Tokiko Gobernu Batzordeak 2007ko martxoaren 21ean onetsi zuen eta urte bereko maiatzaren 30eko BON.ean argitaratu zen Jendaurrean egon den bitartean nola haren aurka ez den inolako alegaziorik jaso, Alkatetza honek 2007ko uztailaren 2an erabaki du behin betiko onestea.

Arautegian ezarritakoari jarraikiz, xehetasun azterlana behin betiko onetsita dagoela eman beharko da argitara bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai prentsa idatzian.

Etxarri Aranatzen, 2007ko uztailaren 9an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0711317