97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Bayoher, S.L.: hirigintza hitzarmena, Alemanes-eko 1.2 B lurzatiko eraikuntzak ukitutako alderdia urbanizatzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-UZT-05 (9/UV).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena, Alemanes/U.I.V unitateko 1.2B lurzatiko eraikuntzak ukitutako alderdia urbanizatzeko, Udalaren Hirigintza Gerentziak eta Bayoher, S.L.k sinatutakoa, 34.722,91 eurokoa baita; hori guztia espedientean agertzen den agiriaren arabera.

2. Bayoher, S.L.ren alde 29.933,54 euroko gastua, BEZa aparte, baimentzea eta xedatzea. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentziako egungo aurrekontuko 3043222601010 U.I.5-Txantrea kontusailaren bizkar ordainduko da.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, herrialdeko prentsan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da."

Iruñean, 2006ko uztailaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

(-- M0612653 --)

Iragarkiaren kodea: L0612563