II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ESTERIBAR
Orreaga Kirol Mankomunitatearen Estatutuak hasiera batean onetsirik
Esteribarko Udalak, 2006ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Orreaga Kirol Mankomunitatearen Estatutuak; Esteribar, Erro, Auritz, Orreaga eta Luzaidek osatzen dute mankomunitate hori.
Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 50.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Esteribarren, 2006ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L0611791