15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Deialdi publikoa, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko

Cadreitako Udalak iragartzen du herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 101. eta hurrengo artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez.

Bake epaile titularra edo haren ordezkoa izateko baldintzak zehaztuta daude Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluan, nahiz eta kasu honetan ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziatua izatea. Halaber, 3/1995 zenbakiko Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasun eta bateraezintasun baldintzak bete beharko dira. Bake epaile izateko baldintzak hauek dira: nazionalitatez espainiarra, adinez nagusia izan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezarritako ezintasun arrazoiek ez ukitzea.

Interesatuek beren eskabideak aurkezten ahal dituzte (norberaren espedientearekin batera, titulu akademikoa, esperientzia eta merezimenduak bildu beharko baititu, baita identifikazio datuak eta gaitasun eta bateraezintasun baldintzak ere) Cadreitako Udaleko erregistro orokorrean, hamabost egun balioduneko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Jendaurrera ateratzen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Cadreitan, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0600971