145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ORKOIEN

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

_1/2006 aldaketa:

Kontusaila: 1.121.64801. "Datuen babesa". Zenbatekoa: 4.756,00 euro, kontusail honekin finantzatua: 1.870. Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako, 4.756,00 euro.

_2/2006 aldaketa:

Kontusaila: 1.422.62201. "Ikastetxeko berokuntzaren konponketa". Zenbatekoa: 117.705,95 euro, kontusail honekin finantzatua: 1.870. Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako, 117.705,95 euro.

_3/2006 aldaketa:

Kontusaila: 1.452.60103. "Herriko espaloi eta hustubideak". Zenbatekoa: 16.586,35 euro, kontusail honekin finantzatua: 1.870. Diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako, 16.586,35 euro.

Orkoienen, 2006ko azaroaren 13an._Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0618117