II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARANO
2007 urteko karga-tasak
Aranoko Udalak, 2006ko azaroaren 23an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,30 izanen dela.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,80 izanen dela.
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa, exekuzio materialaren %3,5 izango da.
4. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legearen tarifei, %2,5 eta %15 urte guztietarako aplikatzea
5. Jarduera ekonomikoen zergan, Foru Legeak onesten duenari 1,4 aplikatzea
6. Zirkulazio zerga, Foru Legeak onesten duena izango da.
Tasak
1._Ura.
Urteko tasa; etxeko tarifa: 60 euro.
Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 100 euro.
2._Zaborrak.
Urteko tasa; etxeko tarifa: 60 euro.
Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 70 euro.
3._Larre tasa: zaldi eta behi abere bakoitzeko, larre tasa ez kobratzea.
Aranon, 2006ko azaroaren 23an._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.
Iragarkiaren kodea: L0618850