II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERGOIENA
Deialdia, bake epailea hautatzeko
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.
Ergoienan, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Fernando Echauri Gallardón.
Iragarkiaren kodea: L0600763