II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lizitazioaren iragarkia
_Kontratuaren xedea: "Lavadero" eraikuntzaren 2. solairua egokitzeko obrak Mankomunitatearen egoitzarako.
_Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.
_Lizitazioaren aurrekontua: 204.423,51 euro, BEZa barne.
_Enpresaren sailkapena: C taldea, c) kategoria
_Lehiaketan parte hartu nahi dutenek proposamenak aurkeztu beharko dituzte, pleguan jasotako ereduari jarraituz eta bertan eskatutako agiriekin batera. Horretarako 26 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 14:00ak arte. Azken egun hori larunbata izanez gero, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.
_Dokumentazio pertsonala noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean (edo hurrengoan, hori larunbata izanez gero), eguerdiko hamabietan.
_Dokumentazio ekonomikoa noiz ireki: dokumentazio pertsonala irekitzeko egunaren ondoko bosgarren egun baliodunean (edo hurrengoan, hori larunbata izanez gero), eguerdiko hamabietan, jendaurrean, Altsasuko Udaleko bilkura aretoan.
_Kontratazioa arautzen duten baldintza ekonomiko-administratiboen pleguak, proiektua eta, batez ere, baldintza teknikoen plegua, planoak eta taula-prezioak interesatuen eskura daude Altsasuko Txartel kopiategian, Bakea 2 kalean.
Altsasun, 2006ko urtarrilaren 17an._Presidentea, M.ª Carmen López Cavia.
Iragarkiaren kodea: L0600830