101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZKO

Lizitazio iragarkia

Kontzejuko Batzarrak 2006ko maiatzaren 30eko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da, jarraian zehazten diren obrak kontratatzeko:

1._Kontratuaren xedea: zoladura ematea Barrio Alto kalean.

2._Adjudikatzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.

3._Hasierako prezioa: 51.081,67 euro, BEZa barne.

4._Behin-behineko fidantza: 1.021,63 euro.

5._Lanak egiteko epea: 8 aste.

6._Proposamenen aurkezpena: Kontzejuko bulegoan, hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7._Espedientea: dokumentazioa interesatuen eskura dago Kontzejuko bulegoan eta Iruñeko Color Digital dendan (Fuente del Hierro, 31).

8._Proposamenak irekitzea: Kontzejuko aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta lehenengo egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan.

Izkon, 2006ko uztailaren 22an._Kontzejuko burua, Antonio Bustince Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0613101