100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

385/2006 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2005eko Elkarretaratzeetako irabazleak, arte eszenikoen, arte plastikoen, ikus-entzunezkoen sormenaren eta literatur generoen modalitateetan kanpoan sustatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko klausula administratibo eta teknikoen agiriak onesten dituena.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Programak Kudeatzeko Atalak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Artista Gazteen 2005eko Elkarretaratzeetako lan eta irabazleak kanpoan sustatzeko laguntza kontratatzeko.

_Xedea: zerbitzu enpresekin Nafarroako Artista Gazteen 2005eko Elkarretaratzeetako lan eta irabazleak kanpoan sustatzeko laguntzara kontratatzea. "Kanpoan" hitzak Nafarroatik kanpo, Espainia osoan eragina duela, esan nahi du.

_Egiteko epea: izenpetzen denetik 2007ko abendua arte.

_Kontratatzeko modua: lehiaketa irekia.

_Hasierako aurrekontua: 48.400,00 euro bitarte. Horietarik 20.000,00 euro 2006tik eta 28.400,00 euro 2007tik.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan, Iruñeko Arrieta kaleko 25ean, (31002 posta kodea).

_Agiriak: klausula administratibo partikularren agirian ageri direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik seigarren egun naturalean, 14:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Lehiaketa arautzen duten klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 10ean._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0613505