97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatean kokaturiko plazako urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2005eko ekainaren 29an egin bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1._Hasiera batean onestea herri honetako alde zaharreko B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatean eraikitzeko den Udaletxe plazaren urbanizazio proiektua, Arquetipo enpresak prestatua (helbidea hau baitu: Barañain, Herri Zaharra kalea, 6-behea). Proiektua 2005eko maiatzaren 2an ikus-onetsi zuen Elkargo Ofizialak, eta behar bezala eginbidetuta dago bilkurako espedientean.

2._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikulua betetzeko, erabaki hau jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki argitaratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan.

3._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi bertze alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Burlatan, 2005eko uztailaren 4an._Jarduneko alkatea, Silvio Lozano Calvo.

Iragarkiaren kodea: L0516103