97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

U N T Z U E

2005eko aurrekontua behin betikoz onetsirik

Udalak 2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez 2005eko apirilaren 29ko osoko bilkuran. Ondoren, jendaurrean egon dira hamabost egun balioduneko epean, 2005eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanda, maiatzaren 27koan, ez da epe horretan erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, 6/90 Foru Legearen 276.2 eta 277.1 artikuluetan eta 2/95 Legearen 202. artikuluko 1 eta 3 puntuetan agindutakoarekin bat etorriz, behin betikoz onetsita gelditu dira, eta honako honen bidez behin betikoz onetsi direla jakinarazten da. Hona laburpena:

Aurrekontuaren laburpena

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 69.661,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 3.506,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 43.930,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 67.757,10 euro.

7. kapitulua._Transferentziak, Administrazio Orokorretik toki entitatera: 82.480,00 euro.

Guztira: 333.334,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 25.588,91 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 34.201,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 4.462,59 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 9.271,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 223.530,85 euro.

7. kapitulua._Kapital-transferentziak: 6.000,00

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 30.279,75 euro.

Guztira: 333.334,00 euro.

Untzuen, 2005eko uztailaren 10ean._Alkate udalburua, Javier Otazu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L0516189