97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

S A R A T S A

Usategiak errentan

2005eko irailaren 2an, ostiralarekin, eguerdiko hamabietan, enkantea eginen da, Eritzebeitin dagoen Itzako Udalaren bulegoetan, ahozko posturen bidez, postu hauetan usoak ehizatzeko eskubidea lau urtez errentan emateko:

Ormatxulo, 1. ehiza postua: 550 euro.

Ormatxulo, 2. ehiza postua: 550 euro.

Ormatxulo, 3. ehiza postua: 550 euro.

Sandaña, ehiza postua: 190 euro.

Baldintzen plegua Eritzebeitin dago (Itzako Udalaren egoitza), baita Saratsako alkatetzan ere.

Saratsan, 2005eko abuztuaren 2an._Kontzejuko alkatea, José Aizpún García.

Iragarkiaren kodea: L0516907