II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, Sanduzelaiko eta Mendillorriko gizarte eta kultur etxeetarako altzarien, seinaleztapenaren eta osagarrien hornidura kontratatze aldera
Deialdiaren xedea: lehiaketa publikoa, Sanduzelaiko eta Mendillorriko gizarte eta kultur etxeetarako altzarien, seinaleztapenaren eta osagarrien hornidura kontratatze aldera.
Dei egilea: Ekonomiako Alorra (Erosketen Departamentua).
Aurrekontua, guztira (BEZa barne): 300.000 euro.
Klausula administratiboen plegua eta agindu teknikoak: interesdunen eskura daude, Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuaren Bulegoan _Casa Marceliano Etxean (Merkatuko kalea, 7-9,_ Erosketen Departamentuan (Merkatuko kalea, 11-3. sol.) eta Iruñeko Udalaren web gunean.
Jarri beharreko fidantza: ez da ezarri behar.
Eskaintzak non aurkeztu: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bulegoan aurkezten ahalko dira (merkatuko kalea, 7-9), edo, bestela, pleguaren 7. klausulan aipatutako bulegoetan.
Eskaintzak aurkezteko epea: 2005eko irailaren 19ko 14:30etara bitartean.
Proposamen ekonomikoak noiz ireki: lizitatzaileei behar den unean jakinaraziko zaie.
Iruñean, 2005eko uztailaren 27an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0516770