50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Marcelo Celayeta etorbidea urbanizatzeko lanak (III. fasea) egiteko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko apirilaren 12an hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egiten da, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Marcelo Celayeta etorbidea urbanizatzeko lanak (III. fasea).

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: A taldea - 1 azpitaldea - c kategoria; E taldea - 1 azpitaldea - c kategoria; G taldea - 4 azpitaldea - d kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 4.275.851,14 euro.

Egiteko epea: obrak arras buruturik geldituko dira gehienez ere bederatzi hilabetean.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean eta osagarrietan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bertzenaz, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2005eko apirilaren 12an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510497