50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

608/2005 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Hastapenerako Promex dirulaguntza, Nafarroako Enpresa Nazioarteratzeko Planean jasoa, 2005ean emateko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere gain du, besteak beste, Nafarroako produktu eta zerbitzuak kanpoan sustatzeko eginkizuna.

Hori gauzatzeko, enpresei eta enpresa-batasunei laguntza-programak eskaintzen zaizkie, haiek enpresen nazioartekotasuna bultza dezaten fasez fase.

Hastapenerako Promex delakoak, ohiko Promex programa zatitzean sortu baitzen, laguntza ekonomikoa eskaintzen die nazioarteratzeko prozesuari ekin edioten enpresa eta batasunei.

Esportazio bolumena 100eko 30 baino gutxiagokoa duten enpresa edo batasunak kanpoan sustatzea du helburu programa honek, horrela hobetzen baita Nafarroako enpresa txiki eta ertainen egonkortasuna eta lehia-gaitasuna.

Deialdi honetan 2004ko uztailaren 1etik 2005eko ekainaren 30era bitarte eginiko ekintzak sartzen dira; izan ere, horrek espedienteen kudeaketa administratiboa hobeto kudeatzeko aukera ematen du.

Ebazpen honetako laguntzak "de minimis" araubidearen menpe daude; hau da, hiru urteko epean jaso diren dirulaguntza guztien batura ezin izanen da 100.000 eurotik gorakoa izan.

Deialdi honi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea aplikatuko zaio eta urtean behin egiten den deialdiaren bitartez bideratzen da.

2005eko urtarrrilaren 1az geroztik indarrean da Europar Batzordearen 2003/361/EE Gomendioa, 2003ko maiatzaren 6koa, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzkoa, deialdi honetan aplikatzekoa dena.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Hastapeneko Promex dirulaguntza 2005erako emateko deialdia onestea.

2. Deialdiko oinarri arau-emaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 2005eko Gastuen Aurrekontuko ondoko kredituak baimentzen dira, eta, betiere, aldaketak egiten ahal dira, jasotako eskaeren arabera:

_800.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4709/431300 kontu-sailaren kargura.

_50.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4810/431300 kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 13an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

1. ERANSKINA, CNO00501O.REC EBAZPENARENA

1. oinarria._Xedea.

Deialdi honen xedea da Hastapeneko Promex Programa osatzen duten oinarri arau-emaileak ezartzea, laguntza ekonomikoa eskaintzen baitie nazioarteratzeko prozesuari ekin dioten enpresei. Horrela erakunde horien lehiagarritasuna eta egonkortasuna hobetu nahi dira.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2004ko uztailaren 1etik 2005eko ekainaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.

2. oinarria._Onuradunak.

Honako hauek eskatzen ahal dituzte deialdian ezarritako laguntzak:

2.1. Enpresak.

_Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

_Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko lehenbiziko atalean ezarritako sailkapenetakoren batean sartua behar du enpresaren jarduerak, honako hauek salbuetsirik:

_63tik 68ra bitartekoak.

_75ekoak, 756a salbu.

_81etik 83ra bitartekoak.

_85etik 86ra bitartekoak.

_97.

Halaber, sartu ahal izanen dira, eranskin bereko bigarren atalean jasotako jarduera korrelatiboak, honako hauek betetzen badituzte:

_Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean gutxienez urtebete izatea eratuta daudela.

_ETEen beharkizunak betetzea, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 1996ko apirilaren 3an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

_2004ko ekitaldian esportazioak salmenten guztizkoaren 100eko 30 edo hortik gora izatea.

_Programan esku hartu nahi duten zerbitzu-enpresek, aurretik aipatutako baldintzez gain, ondoko baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

_Merkaturatzekoaz bestelako balio erantsi osagarria sortzea.

_Zerbitzua atzerrian ematea.

_Beren produktu edo diseinua edukitzea.

2.2. Enpresa-batasunak.

_Nafarroan kokatuak izatea. Enpresa-batasunean beste erkidego batzuetako enpresek parte hartzen badute, taldean diren Nafarroako enpresen kopuruaren arabera emanen dira laguntzak.

_Nortasun juridikoa izatea:

_Elkarteak.

_ICEX programatik kanpoko partzuergo esportatzaileak.

3. oinarria._Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

3.1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.

Katalogoak, liburuxkak, bideoak sartzen dira, baita web orrialdea sortzea ere, eta hura edo haren edukiak atzerriko hizkuntzetan jartzea ere bai. Ez da sartuko kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa.

Atzerriko hizkuntza bat bederen sartu beharko da material gisa.

3.2. Atzerriko hizkuntzan eginiko publizitatea.

Atzerriko hedabideetarako prestatutako iragarkiak bakarrik sartuko dira kontzeptu honen barrenean. Publizitate horretan, enpresa eskatzailearen izena eta marka agertu beharko dira.

3.3. Patente eta markak atzerrian homologatu, ziurtatu, normalizatu eta erregistratzea.

Barne sartzen dira atzerriko merkatu batera produktuak egokitzeko homologazio, ziurtapen eta normalizaziorako gastuak.

Halaber sartzen dira atal honetan kanpoko merkatuetarako patente eta markak erregistratzeko gastuak eta, halaber, beharrezko tramiteak egiteko kudeaketa-gastuak.

Atal honetan dirulaguntza jaso ahal izanen dute lehiaketetan parte hartzeko kostu zuzenekoek:

Era berean, lagungarritzat hartzen dira atzerriko bezeroek eskatzen dituzten ziurtapenak lortzeko auditoretza-gastuak.

3.4. Merkatu-azterketarako bidaiak.

Enpresarentzat interes estrategikoa edo merkatukoa duten herrialdeetara egindako joan-etorriak; betiere, Espainiatik abiatuta.

3.5. Atzerriko azoketan parte hartzea.

Nork bere erakustokia izanik edo beste batzuekin batera parte hartzen duten enpresentzat. Inportatzaileak edo banatzaileak ordezkatuta ere egoten ahal dira.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie dirulaguntza:

_Lekua errentan hartzea.

_Erakustokia dekoratzea.

_Produktuak garraiatzea.

_Erakusle eta interpreteak kontratatzea.

_Joan-etorriak eta ostatua.

_Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.

3.6. Bezero eta kazetarien bidaiak.

Kontzeptu hau batasunei bakarrik aplikatuko zaie.

Ikuspegi honetatik bezero izan litezkeenen bisitak, baldin eta bidaiatzen duen pertsonak enpresan nolabaiteko ardura baldin badu. Laguntzek modukoak dira halaber kazetarien bidaiak.

3.7. Merkatu-azterlanak.

Kontzeptu hau batasunei bakarrik aplikatuko zaie.

Merkatuei buruzko informazioa jasotzea, kanpo-sustapeneko ekintzak antolatu eta gauzatzeko.

3.8. Egitura-gastuak

Kontzeptu hau jarduera nagustizat esportazioa bultzatzea duten batasunei bakarrik aplikatzen ahal zaie.

Dirulaguntzaren xedeko egitura gastuetan sartzen dira kanpo merkataritzako langileen soldata eta gizarte-segurantza, elektrizitate-hornidura eta komunikazio gastuak (telefonoa, posta eta faxa).

4. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.

4.1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 6.000 euro, gehienez ere.

4.2. Atzerriko hizkuntzan eginiko publizitatea.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 6.500 euro, gehienez ere.

4.3. Patente eta markak atzerrian homologatu, ziurtatu, normalizatu eta erregistratzea.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 6.500 euro, gehienez ere.

4.4. Merkatu-azterketarako bidaiak.

Gehienez ere bi bidaia enpresa eta urteko. Batasunen kasuan, lau bidaia onartuko dira batasun eta urteko.

Merkatua aztertzeko bidaietarako dirulaguntzetan pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatatzeko gastuak sartzen ahal dira, eta lurraldeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

Bidaiak herrialde bat baino gehiago hartzen baditu, bidaia-poltsa handiena emanen da.

4.5. Atzerriko azoketan parte hartzea.

Laguntza gastuen % 50era iritsiko da, lekualdatze eta ostatatze gastuetan izan ezik.

Atal honetan pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatatzeko izanen dituen gastuak sartzen ahal dira, eta lurraldeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

12.000 euro dira, gehienez ere, azoka bakoitzeko.

Enpresak edo batasunak lortzen badu ICEX delakoaren laguntza azoka baterako, bidaiarako eta ostatatzeko ezarritako dirulaguntza besterik ez du jasoko.

Enpresa edo batasun bakoitzak 4 azokatarako laguntza eskatzen ahal du, gehienez ere.

4.6. Bezero eta kazetarien bidaiak.

Kontzeptu hau batasunei bakarrik aplikatuko zaie.

Laguntzan sartuko dira turista-klasean bidaiatzeko eta ostatu hartzeko gastuak, eta betiere abiapuntuko herrialdean bidaia-poltsarako ezarritako kopururaino gehienez ere.

4.7. Merkatu-azterlanak.

Kontzeptu hau batasunei bakarrik aplikatuko zaie.

Dirulaguntza kostuaren % 50 arterainokoa izan daiteke, honako muga hauekin: 6.000 euro gehienez ere azterlaneko eta bi azterlan gehienez ere batasuneko.

4.8. Egitura-gastuak

Kontzeptu hau jardueratzat esportazioa bultzatzea duten batasunei bakarrik aplikatzen ahal zaie.

Dirulaguntza gastuen % 50 arterainokoa izanen da, eta 24.000 euro, gehienez ere, enpresa-batasun bakoitzeko.

5. oinarria._Gehienezko dirulaguntza.

30.000 euroko muga dago enpresako, programa osorako, eta batasunen kasuan 35.000 eurokoa.

Enpresek Hastapenerako Promex delakoagatik edo hurrengo ekitaldietako haren baliokidekoagatik, hiru deialdi jarraitutan edo lau tartekatutan.

6. oinarria._Dirulaguntza emateko irizpideak:

Dirulaguntzak ondoko irizpide hauei jarraikiz emanen dira:

_4. eta 5. oinarrietan ezarritako gehieneko portzentajeen arabera kalkulatuko da dirulaguntzaren zenbatekoa babestutako ekintzetarako.

_Aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da eskatzaile guztien artean.

_2005eko ekitaldirako aurrekontuan eskura izanen den diru kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, 4. eta 5. oinarrietan ezarritako portzentaje eta kopurukoa, gehienez ere.

7. oinarria._Bateraezintasunak.

Laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein erakunde edo organismok egintza beretarako eman dezakeen beste edozeinekin.

PIPE 2000 Programaren partaide direnek ezin dute PROMEX laguntzarik eskatu Programaren hiru faseak amaitu arte; jarraipen-programan dauden enpresek, ordea, badute haiek eskuratzeko aukera.

8. oinarria._De minimis.

Laguntza hauek " de minimis" dira, Europar Batzordearen 69/2001 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; beraz, aurreko hiru urteetan "de minimis" gisa enpresak hartutakoari gehituta, ez du 100.000 eurotik gora eginen.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

9. oinarria._Eskaeren aurkezpena.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Hilabeteko epea dago, bazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Fc7.07.01 ereduaren arabera eskaerak aurkezteko.

Eskabidearekin batera, hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:

_Azaldutako ekintzetarako beste erakunde batzuei eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena, eta "de mínimis" arauari jarraikiz emandako laguntzena, Fc7.07.07. inprimakiaren arabera eginak.

_Plan estrategikoa, parte hartzeko eskaeraren inprimakian ageri den edukien zerrendaren araberakoa.

_ETE izateari buruzko zinpeko aitorpena, Fc7.07.07 ereduaren araberakoa.

_Jasotako laguntzei buruzko balorazio-inkesta, FC7.07.16 ereduaren araberakoa.

10. oinarria._Laguntzak eman eta ordaintzeko prozedura.

Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, 2. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

Ondoren, aurkeztutako plan estrategikoak homologatuko ditu.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio eskatzaileari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da eta espedientea artxibatuko da.

Eskaerek ez badituzte beharkizunak betetzen edo plana homologatua ez bada, laguntzak ukatu eginen dira.

Beharkizunak betetzen dituzten eskatzaileei eta plan estrategikoa homologatu zaienei, gutun bat bidaliko zaie horren berri emanez, eta epe bat emanen dirulaguntzak jaso ditzaketen ekintzak plana gauzatzeko burutu dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Honako hau izanen da dokumentazioa:

_Fc7.07.10 justifikazio inprimakia, behar bezala betea.

_Fakturen kopiak.

_Ordainketen frogagiriak, esaterako ordainagiriak, letrak edo banku-karguak.

_Hurrengo frogagiriak:

_Zabalkunde-materiala: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko.

_Publizitatea atzerriko hedabideetan: agertu den hedabidearen ale bat aurkeztuko da, eta portadaren eta iragarkiaren kopia bat.

_Bezero eta kazetarien bidaiak: bidaiatzen duen pertsonaren bisita-txartela.

_Merkatu-azterlanak: azterlanaren kopia.

Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta epea luzatzeko eskatu, eta departamentua beharturik dago luzapen hori ematera.

Hala eta guztiz ere, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak eskatzaileari galdetzen ahal dio egindako eskaeraren tramitazio eta ebazpenerako egoki iruditzen zaion informazio eta dokumentazio osagarri guztia.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak dirulaguntza eman eta ordaintzeko ebazpena emanen da, dokumentazioa osorik baldin badago.

Bestela, laguntza emateko ebazpena emanen da, eta ordainketa, berriz, dokumentazioa osatutakoan eginen da.

11. oinarria._Ebazteko epea.

Eskabideen gaineko ebazpena beranduenik eskabideak aurkezteko epea bete eta handik lau hilabetera emanen da. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

12. oinarria._Arau-hausteen egiaztapena eta zehapenak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta fondoak zertarako eman diren horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

Deialdi hau ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe dago.

13. oinarria._Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. ERANSKINA, CNO00501O.REC EBAZPENARENA

H E R R I A L D E A POLTSA

ALBANIA 850

ALEMANIA 400

ANGOLA 1700

SAUDIAR ARABIA 1200

ALGERIA 350

ARGENTINA 1700

ARMENIA 1000

AUSTRALIA 1900

AUSTRIA 600

AZERBAIJAN 1200

BANGLADESH 1500

BELGIKA 400

BIELORRUSIA 1000

BOLIVIA 1600

BOSNIA-HERZEGOVINA 600

BOTSWANA 1800

BRASIL 1500

BRUNEI 1900

BULGARIA 900

KAMERUN 1300

KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1100

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400

TXAD 1100

TXILE 1800

TXINA 2000

TXIPRE 700

KOLONBIA 1300

KONGO 1700

HEGO KOREA 2000

BOLI KOSTA 1300

COSTA RICA 1300

KROAZIA 600

KUBA 900

DANIMARCA 400

EKUADOR 1300

A.E.B. (ERDIALDEA) 1100

A.E.B. (EKIALDEKO KOSTA) 900

A.E.B. (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400

EGIPTO 800

EL SALVADOR 1300

ARABIAR EMIRERRIAK 1200

ESLOVAKIA 600

ESLOVENIA 500

ESTONIA 1000

ETIOPIA 1200

FILIPINAK 1800

FINLANDIA 600

FRANTZIA (GAINERAKOA) 350

FRANTZIA (HEGOMENDEBALDEA) 200

GABON 1300

GEORGIA 1200

GHANA 1300

GREZIA 550

GUATEMALA 1300

GINEA BISSAU 900

GINEA 1000

EKUATORE GINEA 1100

HERBEHEREAK 400

HONDURAS 1300

HUNGARIA 700

INDIA 1500

INDONESIA 1800

IRAK 1100

IRAN 1300

IRLANDA 400

ISLANDIA 900

ISRAEL 800

ITALIA 400

JAMAIKA 1300

JAPON 2000

JORDANIA 900

KAZAKHSTAN 1400

KENYA 1200

KIRGIZISTAN 1400

KUWAIT 1200

LETONIA 1000

LIBANO 900

LIBERIA 1000

LIBIA 800

LITUANIA 1000

LUXENBURGO 400

MADAGASKAR 1800

MALAYSIA 1800

MALAWI 1800

MALI 1200

MAROKO 350

MAURITANIA 800

MEXIKO 1100

MOLDAVIA 1100

MONGOLIA 2000

NAMIBIA 1800

NEPAL 1700

NIKARAGUA 1300

NIGERIA 1300

NORVEGIA 600

ZEELANDA BERRIA 2000

OMAN 1200

PAKISTAN 1500

PANAMA 1300

PARAGUAI 1600

PERU 1600

POLONIA 700

PORTUGAL 200

PUERTO RICO 1000

ERRESUMA BATUA 400

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1300

TXEKIAR ERREPUBLIKA 700

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1700

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 900

ERRUMANIA 900

ERRUSIA 1000

SENEGAL 900

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 600

SINGAPUR 1800

SIRIA 900

SOMALIA 1200

SRI LANKA 1800

HEGOAFRIKA 1300

SUEDIA 600

SUITZA 500

THAILANDIA 1800

TAIWAN 2000

TUNISIA 400

TURKMENISTAN 1400

TURKIA 800

UKRAINA 1100

URUGUAI 1700

UZBEKISTAN 1400

VENEZUELA 1300

VIETNAM 2000

YEMEN 1200

ZANBIA 1700

ZIMBABWE 1700

Iragarkiaren kodea: F0510636