50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

24/2005 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, urtarrilaren 10eko 7/2002 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Fondoaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen.

Aipatu berri den foru agindua aplikatzerakoan onuradunek egindako gastuen justifikazioa errazteko eta ahalik eta ETE gehienek izan dezaten langileen prestakuntza-planetarako dirulaguntzak jasotzeko aukera, ikusi da komeni dela haietan aldaketa batzuk sartzea.

Hori horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Kontseiluak aldeko txostena eman duelarik, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Urtarrilaren 10eko 7/2002 Foru Aginduaren 11. eta 27. artikuluak aldatzea. Haren bidez arautu zen Europako Gizarte Fondoaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren etengabeko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura. Hauek izanen dira aldaketak:

Hauxe izanen da 11. artikuluaren lehendabiziko lerroaldearen testu berria: "Emandako dirulaguntzen azken likidaziorako, nahitaezkoa izanen da aurkeztea, lantoki bakoitzaren prestakuntza-plana amaitzean, eta betiere hurrengo ekitaldiko martxoaren 1a baino lehen, honako agiri hauek: &middot.

Hauxe izanen da 27. artikuluaren lehenbiziko lerroaldearen testu berria: "Laguntza hauek eska ditzakete Nafarroan kokaturiko ETEek, baldin eta lehendik beren premiei buruz diagnostiko bat eta prestakuntza-plan baten diseinua egin badute, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak homologaturiko pertsonek landua edo, nahiz eta premien aldez aurreko diagnostikorik egin gabe, prestakuntza-plan bat aurkezten badute."

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko martxoaren 10ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0504424