50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

263/2005 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Larraungo Udal Plana aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, ebazten duena.

Larraungo Udalak bere hirigintza planeamendua aldatzeko proposamen batzuk aurkeztu ditu Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets daitezen.

Kontuan harturik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Larraungo Uda Planari egin nahi zaizkion aldaketak, honako hauek hain zuzen:

_Etxarrienea etxea Errazkingo lurzoru urbanizazinean dagoen etxebizitza gisa finkatzea.

_Madozko 25. poligonoko 275. lurzatiko lurrak hiri-lurzorutzat sailkatzea.

_Lurzoru urbanizagarriko sektore berri bat sortzea, hots, Mugiroko MU-1 sektorea.

_Harrobiak eta meategietako lanak arautzeko 28. artikuluaren ordenantzak.

_Abeltegietako eraikinetan onartzen den gehieneko altuera eta oin kopurua.

2. Madozko 25. poligonoko 274. lurzatia aldatzeko behin betiko onespena ezestea, hau da, lurzati hori hiri-lurzoruen sailean sartzekoa, izan ere, lursail horrek ez du behar bezalako oinarrizko hirigintza zerbitzurik, 589/99 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu honen berri ematea Larraungo Udalari eta Errazkingo, Madozko eta Mugiroko kontzejuei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 17an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0504840