143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Vianako Udal Planeko aldaketa egituratzailea hasiera batean onetsirik

Vianako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, 2005eko urriaren 27an egin bilkura berezian:

1. Hasiera batez onestea Vianako Udal Planeko aldaketa egituratzailea, UE-2 exekuzio unitatean, Construcciones A. Santander e Hijos, S.L.k sustatu duena.

2. Aldaketako dokumentazioa jendaurrera ateratzea, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz, hala egon dadin hilabetez; interesa dutenek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikulak, 70. artikuluari buruz, xedatutakoa aplikatuz.

3. Aldaketa igortzea, jendaurreko epean bildutakoarekin batera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, departamentu desberdinen eskumenekoak diren gaiei buruzko txostena eman dezan, eta Jurramendiko Mankomunitatera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluko 4. eta 5. idatz-zatietan xedatutakoari jarraituz.

Vianan, 2005eko azaroaren 3an._Jarduneko alkatea, Javier Carlos Bonafau Navarro.

Iragarkiaren kodea: L0521720