143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A R M A Ñ A N T Z A S

2006ko ekitaldiko karga-tasak

Armañantzasko bizilagunen batzarrak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2005eko urriaren 27an egin bilkuran:

"Erabaki da: 1. 2006. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,30.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,75.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren dirubilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,5 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga tasa: % 14.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Armañantzasen, 2005eko azaroaren 3an._Alkatea, María Celsa Manso Sanz de Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0521704