143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, obra-behargin izateko lanpostu bat betetzeko. Izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 11ko 398/2005 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

Amaitu da Zizur Nagusiko Udalean obra-behargin izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2005eko apirilaren 8an egindako bilkuran onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak eta 2005eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 20an. Oposizio-lehiaketa horren epaimahaiak, proposamena eginik eta deialdiko 10.1 oinarrian xedatua betetzeko, Jesús María Salinas Maeztu jauna Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatu du, obra-behargin lanpostuan ari dadin. Orobat agindu du izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2005eko azaroaren 11n._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0522393