134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O T S A G A B I A

Bake epailearen kargua hutsik

Otsagabiko Udalak, 2005eko irailaren 30eko bilkuran, Otsagabiko bake epaile titularraren kargua betetzeko prozedura abiaraztea erabaki zuen; hori guztia, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2005eko irailaren 12ko bileran xedatutakoari jarraikiz.

Interesatuek, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritako gaitasun eta bateraezintasun baldintzak betetzen badituzte, hogei egun balioduneko epea izanen dute beren eskaerak udal bulegoetan aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2005eko urriaren 3an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0520679