II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
VIANA
Obra kontratua adjudikaturik
Alkatetzak, 2005eko urriaren 18an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Egindako lehiaketaren ondorioz eta kontratazio mahaiak proposaturik, kontratu hau adjudikatu zaio eskaintzarik onuragarriena egin duenari:
Xedea: "Mendabiako eta Calvarioko bideak eta Calvarioko saihesbidea moldatzeko obrak".
Adjudikatzeko modua: Lehiaketa bidezko prozedura irekia.
Adjudikazioaren prezioa: 247.136,94 euro, BEZa barne.
Obrak egiteko epea: Hiru aste.
Adjudikazio hartzailea: Euroasfaltos de Navarra, S.A.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko.
Vianan, 2005eko urriaren 19an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0520770