II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ARAZURI
Obra lehiaketa
Arazuriko Kontzejuak, 2005eko irailaren 19 egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, "Pilotaleku estalia eta plaza, Arazuri-Oltzan" izeneko obrak kontratatzeko. Hona hemen baldintzak:
Kontratuaren xedea: "Pilotaleku estalia eta plaza, Arazuri-Oltzan" izeneko obrak kontratatu eta egitea".
Adjudikatzeko modua: lehiaketa.
Kontrataren aurrekontua: 836.556,96 euro (BEZa barne).
Egiteko epea: 8 hilabete.
Eskabideen aurkezpena: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamahirugarren eguna arte.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak. Aipatu baldintzak, eta proiektua bera, lizitatzaileen eskura egonen dira Rubio paper-dendan, Bergamín, 10, Iruña.
Arazurin, 2005eko irailaren 19an._Kontzejuko burua, Andoni Eguillor Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L0519156