58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I R U Ñ A

Xehetasun azterlana, Iruñeko Aita Calatayud karrikako 14an igogailuak paratzeko (U.I.XV-Zabalgunea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2004ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-API-01 (6/CU).

"Emilio Lezana Pérezek Aita Calatayud karrikako 14ko bizilagunen elkartearen izenean aurkeztutako xehetasun azterlana hasiera batean onetsi zen (2003-12-31ko Alkatetzaren Ebazpena) eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; beraz, hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea xehetasun azterlana, Iruñeko Aita Calatayud karrikako 14an (U.I.XV-Zabalgunea) igogailuak paratzeko.

2. Igor bekie erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuari eta ukitutako jabeei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

ARAUDIA

"Proposatutako igogailuak indarra duen araudia betetzen du, atal honetan adierazten den bezalaxe.

_Eraikuntzaren okupazioa: Gaur egungoa: 271,12 metro karratu. Proposatua: 271,12 metro karratu.

_Azalera eraikia: Gaur egungoa: 1.278,62 metro karratu. Proposatua: 1.324,91 metro karratu.

_Azalera eraikia, solairu bakoitzeko: Gaur egungoa: 271,12 metro karratu, beheko solairuan. Proposatua: 271,12 metro karratu, beheko solairuan. Gainerako solairuetan: Gaur egungoa: 201,05 metro karratu. Proposatua: 210,30 metro karratu.

_Espazio komunen azalera: Gaur egungoa: 67,34 metro karratu (atariak 24,60 metro karratu, eta eskailerek gainerakoa). Proposatua: 113,59 metro karratu (atariak 27,50 metro karratu, eta eskailerek eta igogailuaren zuloak gainerakoa).

_Azalera eraikia, solairu bakoitzean erantsitako bolumenarena: Gaur egungoa: 0 metro karratu. Proposatua: 9,21 metro karratu.

_Azalera eraikia, osotara erantsitako bolumenarena: Gaur egungoa: 0 metro karratu. Proposatua: 46,25 metro karratu.

_Erantsitakoaren bolumena: Gaur egungoa: 0 metro karratu. Proposatua: 150,31 metro karratu.

_Aprobetxamendua: ez da ezarri.

_Gehieneko garaiera baimendua: ez da ezarri.

Erantsitako bolumen berriaren osaketa eta materialak:

Prisma pentsatua dago kaxa arin eta garden baten gisara, estalki laua duena eta, hein batean, eraikinaren eskailera aterpetzen duena. Eraikuntzaren aldetik, hiru zati ditu ederki bereiziak: eskailera, itxitura eta estalkia. Eskaileraren osagaiak zangoak eta eskailera-buruak dira; itxitura tratatuko da gortina-horma gardena balitz bezala, etxesaileko patioan haren presentzia arintzeko, eta estalkia ez da izanen itxitura soil bat baizik eta ez ibiltzekoa.

Erabili beharreko materialek bete behar dute prismak bistaren gainean sortzen duen eragina gutitzeko xedea; horregatik eskaileraren egitura eta zangoak metalezkoak izanen dira eta prismaren itxitura, berriz, aluminiozko arotzia beiradunekoa, panel garden eta zeharrargitsuekin jokatuz, prismaren eta gaur egungo fatxadaren arteko topagunean kenduta, suteei buruzko araudiaren ondoriozko kontuak direla bide araudi hori betetzen duen materialean proiektatu baita. Zerrenda hori 1,5 metro zabal da, prismaren luzera osoan."

Iruñean, 2004ko apirilaren 5ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0405838