58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

CORTES

2004. urteko plantilla organikoaren hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2004ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2004ko plantilla organikoa.

Jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatu guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2004ko apirilaren 28an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0406778