II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
E S P R O N T Z E D A
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Esprontzedako Udalak, 2004ko abuztuaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen enkante publikorako deia egitea:
1. Xedea: Esprontzedako Udaleko "Murruaren egokitzapena eta zoladura lanak, La Virgen kalea, 2" izeneko obrak egitea.
2. Adjudikatzeko modua: prozedura irekia. Adjudikatzeko modua: enkantea.
3. Aurrekontua: 129.717,29 euro, BEZa barne.
4. Enpresaren sailkapena: G taldea, 3. azpitaldea, d kategoria.
5. Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Esprontzedako Udaletxean.
6. Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.
7. Behin betiko bermea: behin betiko adjudikazioaren ehuneko 4.
8. Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.
9. Eskaintzen aurkezpena: 26 eguneko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Esprontzedako Udaleko idazkaritzan, astelehen eta asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etara.
10. Proposamenak noiz irekiko diren: Esprontzedako Udaletxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 13:00etan.
11. Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Esprontzedan, 2004ko azaroaren 23an._Alkate udalburua, José Luis Fernández Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0418095