78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LIZARRAGABENGOA

2002ko kontuen onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Lizarragabengoako Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2003ko maiatzaren 21an egin bilkuran adostasun txostena eman diela Lizarragabengoako Udalaren 2002. urteko aurrekontuko likidazioaren kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Lizarragabengoan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Patxi Flores.

Iragarkiaren kodea: A0305767