78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik

Alkateak 2003ko maiatzaren 22an emandako 66 zenbakiko ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi da Zubiriko 27. poligonoko 64. lurzatia birzatitzeko proiektua.

Martxoaren 4an eman zitzaion hasierako onespena eta espedientea jendaurrean azaldu zen, iragarkia argitaratuz 2003ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 14an. Inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 149. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

_Behin betiko onetsi da Zubiriko 27. poligonoko 64. lurzatia birzatitzeko proiektua, Tecnologías Canadienses eta MDMk sustatua.

_Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean argitaratuko da.

_Erabaki hau Agoizko Jabetzaren Erregistrora igorriko da, onetsi den borondatezko birzatiketa proiektuaren ale bat erantsirik.

Esteribarren, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0305666