78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 10ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren hirugarren lotearen hornidura, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez, kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren hirugarren lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2003/59 espediente zenbakia).

Izapidaketa: arrunta.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren aurrekontua: 222.944,14 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: 2003ko uztailaren 21era arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz A.P.A.J.ari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

Klausulen pleguak: interneteko www.cfnavarra.es guneko zerbitzuen katalogoko kontratazioei buruzko atalean eta Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean) bulegoko egun-ordu baliodunetan.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko uztailaren 31ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean._Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: C3184857