III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Xehetasun azterlana Iruñako Rinaldi multzoko 11-12-13-14 eta 15. atarietan igogailua jartzeko (U.I.XVIII-Iturrama). Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Alkatetzak hauxe ebatzi zuen 2003ko maiatzaren 9an:
RAL 03-APR-09 (10/UV).
"Luis Saldaña Goñik Rinaldiko auzotarren erkidegoaren ordezkari gisa aurkeztu duen agiria aztertuta eta espedienteari batutako 2003-04-10eko txosten teknikoarekin bat etorriz, hauxe
Ebatzi dut:
1._Iruñako Rinaldi multzoko 11-12-13-14 eta 15. atarietan (U.I.XVIII-Iturrama) igogailua jartzeko xehetasun azterlana hasieran onestea.
2._Erabakia jakinaraztea ukitutakoei eta espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunetarako, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, iragarkia argitaratzea tokiko prentsan."
Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0305222