III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U N B E R R I
Akats zuzenketa
2003ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 6an, Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, AR.7 Aerodromoa alderdiari buruzkoa eta Irunberriko Centro de Vuelo delakoak sustatua, hasiera batez onetsi zelako iragarkia argitaratu zen. Bada iragarki horretan "Jendaurrean egonen da hogei egunean" dioen tokian, "Jendaurrean egonen da hilabetean" esan behar du.
Irunberrin, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.
Iragarkiaren kodea: A0306250