73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean kreditu transferentzia egiteko 29/2002 zenbakiko aldaketari buruzko espedientea behin betikoz onetsirik

Tafallako Udalak, 2003ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean kreditu transferentzia egiteko 29/2002 zenbakiko espedientea. Osotara 16.000 euro egiten du.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2003ko martxoaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen Udalak 2003o otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.

Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean kreditu transferentzia (guztira 16.000 eurokoa) egiteko 29/2002 espedienteak jendaurreko aldian inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betikoz onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, kreditu berezi horri buruzko iragarkia ematen da argitara:

Gastu berriak:

Kontusaila: 0.1113.22601. Izena: Osoko bilkuraren ordezkaritza gastuak. Zenbatekoa: 16.000 euro.

Gastu murriztuak:

Kontusaila: 0.0110.31006. Izena: hartu beharreko maileguen korrituak. Zenbatekoa: 16.000 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tafallako Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Tafallan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0304765