73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

737/2003 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta onartutakoei dei egiten diena, probaren lehenbiziko zatia egiteko.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, otsailaren 28ko 107/2003 Foru Aginduaren bidez, onetsi du Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurarako deialdia (40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 1ekoa).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, maiatzaren 12ko 653/2003 Ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta erreklamazioak aurkezteko epea eman zuen, 2003ko maiatzaren 16tik 26ra bitartekoa, biak barne.

Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe bukatu denez, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak argiataratzea, espezialitaeen arabera sailkatuta.

Deialdiaren zazpigarren oinarriko 1. idatz-zatian ezartzen da izangaiei dei eginen zaiela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez, probaren atal praktikoa egiteko, eta hura egiteko tokia, eguna eta ordua jakinaraziko zaiela.

Agindu hori betetzeko, ebazpen honen bitartez jakinarazten dira probaren atal praktikoa egiteko tokia, eguna eta ordua.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak emandako eskurantzekin bat eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidanak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onestea. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 28an eman 107/2003 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen.

Izangaien behin betiko zerrendak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan daude eskuragai (Santo Domingoko aldapa, z.g., 31001 Iruña). Orobat, probaren atal praktikoa egiteko denbora finkatzen da, bai eta izangaiek hori egiteko eraman behar duten materiala ere.

2. Deialdiko espezialitate bakoitzeko probaren atal praktikoa egiteko onartutako izangaiei dei egitea, ondoren azaltzen diren toki, egun eta orduan ager daitezen:

_Eraikin Zibilak eta Eraikuntza: ekainaren 27an, 8:00etan, Iruñeko "Virgen del Camino" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Lucio Arrieta, 1, 31015 Iruña).

_Matematika: ekainaren 23an, 9:00etan, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona, 3, 31008 Iruña).

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratzea.

Argitalpen honekin interesatuak jakinaren gainean daudela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena) 59. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0305571