73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

Kontratuaren esleipena: 6 koba-etxeren eta taberna baten errentamendua, eta ustiapena nahiz aprobetxamendua, turistikoa zein ostalaritzakoa

Valtierrako Udalak, 2003ko apirilaren 29ko osoko bilkuran, ondoko kontratua esleitzeko klausula tekniko nahiz partikularren plegua onetsi zuen: Udalaren 6 koba-etxeren eta taberna baten errentamendua, eta ustiapena nahiz aprobetxamendua, turistikoa zein ostalaritzakoa. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Kontratuaren iraupena: hiru urte, eta beste bitarako ere luzatzen ahal da.

Prezioa: kanon edo prezio publiko finko bat ezarriko da eta beste bat aldakorra, baldintzen pleguen arabera.

Proposamenak: Udaletxean aurkeztuko dira bulego orduetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko 26 egun naturaleko epean.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 1 eta 2 zk.ko gutunazalak, proposamenak aurkeztu ondoko hamar egun naturaleko epearen barnean.

3 zk.ko gutunazala, proposamenak aurkeztu ondoko hamaikagarren egun naturalean, 14:00etan.

Epeak larunbat edo jaiegunen batean bukatzen badira, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko dira.

Behin-behineko fidantza: 216 euro.

Klausula tekniko eta partikularren plegua udal idazkaritzan dago.

Valtierran, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: A0304830