73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ezin izan da jakinarazi Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2003ko martxoaren 31n emandako ebazpena (8/EC). Ebazpenaren bidez informazio espedientea abiarazi da, San Pedro 15-1.,eskuinean, dagoen udal etxebizitzaren errentamendu kontratua deusezteko; horiek horrela Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

"Ikusirik espedienteko txostena, non adierazten baita ez direla ordaindu San Pedro 15-1. , eskuinean dagoen udal etxebizitzaren errentak eta etxea hutsik egon daitekeela, eta José Manuel Pérez Recarte izanik maizterra, ondokoa ebatzi dut:

1._Informazio espedientea abiaraztea San Pedro 15-1., eskuinean, dagoen udal etxebizitzaren errentamendu kontratua deusezteko, José Manuel Pérez Recarte izanik maizterra.

2._Interesatuak 15 eguneko epea izanen du, honako hau jakinarazten denetik hasita, egoki juzgatzen dituen alegazioak eta agiriak nahiz justifikazioak erregistro orokorrean aurkezteko".

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304635