73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da ezen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunean jendaurrean egonen dela Otsagabiko eta Itzaltzuko udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, udal mugape horietako lurren jabeek, beren jabetzak eratuko den ehiza barrutian sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko aukera izan dezaten epe horretan.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Otsagabia e Itzaltzu.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0304686