73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2002ko ekainaren 20ko osoko bilkuran hartu erabaki honen zuzenketa: Intendentziako Orubea "El Corte Inglés" merkataritzako enpresari saltzea eta zortasuna ezartzea, Intendentziako Orubea eta Batzar Jauregia lurrazpitik lotzeko

Iruñeko Udalak, 2003ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-MAR-24 (35/CU).

"Ikusirik Intendentziako Orubeari buruzko espedientea, U.O.3ren Udalez gaindiko plan bereziko, Nafarroako Gobernuaren 2003ko martxoaren 24ko erabakiaz onetsi hartako, eremuari eta zehaztapenei jarraikiz, eta espedientean dagoen txosten juridikoarekin bat, hau erabaki da:

1. Intendentziako Orubea "El Corte Inglés, S.A." merkataritzako enpresari saltzeko erabakian, 2002ko ekainaren 20ko osoko bilkuran hartuan, aldaketa hauek egitea:

a) Ondorengo ataletan aipatzen diren lurzatiak besterengarriak direla deklaratzea; izan ere, saldu eginen dira edo karga ezarriko zaie.

b) Salgaiari finka hauek eranstea:

_Hiri-lurzatia. Gartzia Ximenez kaleko zati bat, Intendentziako orubearekin mugakidea dena, kale horretara ematen duen espaloiari dagokiona; 211,94 metro karratu ditu eta hauek dira haren mugak: iparrean, Intendentziako orubea; hegoan eta ekialdean, jatorrizko finkaren gainerako zatia, eta mendebaldean, Yanguas y Miranda kalea.

_Hiri-lurzatia. Tutera I kaleko zati bat, Intendentziako orubearekin mugakidea dena, kale horretara ematen duen espaloiari dagokiona; 160,22 metro karratu ditu eta hauek dira haren mugak: iparrean, Lizarra kalea; hegoan, Gartzia Ximenez kalea; ekialdean, jatorrizko finkaren gainerako zatia, eta mendebaldean Intendentziako orubea.

_Hiri-lurzatia. Lizarra kaleko zati bat, Intendentziako orubearekin mugakidea dena, kale horretara ematen duen espaloiari dagokiona; 211,62 metro karratu ditu eta hauek dira haren mugak: iparrean eta ekialdean, jatorrizko finkaren gainerako zatia; hegoan, Intendentziako orubea, eta mendebaldean, Yanguas y Miranda kalea.

Erabaki honi 1 zenbakiko planoa erantsi zaio, lurzati hauek agertzen dituena.

Besterentze honetan, Iruñeko Udalaren aldeko erreserba bat eginen da: batetik, deskribatu diren lurzati horien azaleran erabilera publikoko zortasuna eta, bestetik, azpiegiturak igarotzeko zortasuna, 0,60 metroko sakonerarekin.

c) Udalaren jabetzako finka hauek elkartzea:

_Hiri-lurzatia. Lurzati errektagunlarra, 778 metro karratukoa eta muga hauek dituena: iparrean, Lizarra kalea; hegoan, Gartzia Ximenez kalea; ekialdean, Intendentziako orubea eta mendebaldean, Aita Moret kaletik Pakearen plazara doan bidea, Yanguas y Miranda kalearena dena.

_Hiri-lurzatia. Yanguas y Miranda kalearen zatia, errektangularra, kale horretan berean Intendentziako orubeari lotuta dagoen zatiaren iparrerako luzapena dena; 54,68 metro karratu ditu eta hauek dira haren mugak: iparrean eta mendebaldean, Yanguas y Miranda kalea; hegoan, aipatutako zatia, jada bereizia; ekialdean, Lizarra kalea.

_Hiri-lurzatia. Yanguas y Miranda kalearen zatia, errektangularra, kale horretan berean Intendentziako orubeari lotuta dagoen zatiaren hegorako luzapena dena; 54,68 metro karratu ditu eta hauek dira haren mugak: iparrean, aipatutako zatia; hegoan eta mendebaldean, Yanguas y Miranda kalea; eta ekialdean, Gartzia Ximenez kalea.

Finka hau osatzen dute:

_"Hiri-lurzatia. Lurzati errektangularra, 887,36 metro karratukoa, Yanguas y Miranda kalearen zatia dena, eta muga hauek dituena: iparrean, Yanguas y Miranda kalea eta Lizarra kalea; hegoan, Yanguas y Miranda kalea eta Gartzia Ximenez kalea; ekialdean, Lizarra kalea, Intendentziako orubea eta Gartzia Ximenez kalea; eta mendebaldean, Aita Moret kaletik Pakearen plazara doan bidea".

2 zenbakiko planoa erantsi da, elkarketa hau islatzen baitu.

d) Intendentziako orubearen azpieraikuntzako eskubidea hedatu eta ematea aurreko zenbakiko elkarketaren ondorioz sortu finkari ere. Azpieraikuntzako eskubide osorako, urbanizazioko sestraren punturik baxuenetik forjatuko babesaren edo sabaiko lauzaren goiko aldera, gutxienez ere 1,20 metroko distantzia egonen da.

2. Intendentziako Orubearen eta Batzar Jauregiaren artean lurrazpiko lotura gauzatzea aurreikusita zegoen eta baldintzetako bat zen, jakina, bai Intendentziako Orubea Corte Inglés, S.A. enpresari saltzearen gaineko agirietan, bai Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorioa dela-eta onetsi lankidetza hitzarmenean. Bada, bigarrenik erabaki da lotura hori egitearren bide zortasuna eratzea zorupean, erregistroko 661. liburukiko 27002. finkaren gainean (Udalaren jabetzakoa baita), Nafarroako Biltzar Jauregi eta Kultur Auditorioa egiteko Nafarroako Gobernuari emandako lurzatiaren eta Corte Inglés, S.A.ren jabetzakoaren(Intendentziako orubearen) alde; horren ekialdeko mugan eratu ere, gutxi gorabehera 529,12 metro karratuko azalera duelarik; 7,65 metroko sestra batetik abiatuko da eta gutxi gorabehera 44 metroko luzera izanen du aipatutako pasoaren ardatzean, erabaki honi erantsi zaion 2 zenbakiko planoan zehazten den eran. Betiere, urbanizazioko sestraren punturik baxuenetik forjatuko babesaren edo sabaiko lauzaren goiko aldera, gutxienez ere 1,20 metroko distantzia egonen da.

3. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bian. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0304632