7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen-espedienteen gaineko ebazpenak.

Ezin izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egin garraio arloko ondoko ebazpen zehatzaileetan. Beraz, honako honen bidez betetzen da aipatu Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatutakoa.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6433/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Confecciones Ely, S.A.ri (NAN/IFZ: A20075594) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002ko abuztuaren 21ean jakinarazi zitzaion Confecciones Ely, S.A.ri NA 0427/02 zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak SS-4186-AZ matrikula duen ibilgailuari, 2002ko urtarrilaren 14an NA-115 errepideko 28,000 km-an, emakume-janzkiak zeramatzalako Errioxatik Donostiara, garraio pribatuaren araubidean, ez baitzuen inolako agiririk aurkeztu salgaien jabe den enpresaren eta berak gidatzen zuen ibilgailuaren arteko lan-harremana frogatzeko.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._300 euroko isuna jartzea Confecciones Ely, S.A.ri (NAN/IFZ: A20075594). Administrazio bidea bukatu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6434/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Transroper, S.L.ri (NAN/IFZ: B82376617) 1.500 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/21ean, NA 0431/02, zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Transroper, S.L.ri, Nafarroako Foruzaingoak 2001/11/06an, NA-121 errepideko 55,500 kilometroan, M-0888-LL matrikula duen ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz, salgaiak garraiatzeko txartelik gabe ibiltzeagatik.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste oso larritzat jo da eta 1.500 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Transroper, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B82376617) 1.500 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6435/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Talleres Mavima, S.L.ri (NAN/IFZ: B26163097) 1.500 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/21ean, NA 0491/02 zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Talleres Mavima, S.L.ri, Nafarroako Foruzaingoak 2002/02/07an, NA-115 errepideko 2,000 kilometroan, LO-3616-N matrikula duen ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz, salgaiak garraiatzeko administrazio-txartelik gabe ibiltzeagatik. Zura garraiatzen du Frantziatik Arnedoraino (Errioxa), zerbitzu publikoaren araubidean.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste oso larritzat jo da eta 1.500 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Talleres Mavima, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B26163097) 1.500 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6691/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 22koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Nika, S.L. Transports I Distrib.i (NAN/IFZ: B43289156) 360 euroko isuna jartzen diona.

2002/06/21ean, NA 0780/02 erreferentzia duen zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Nika, S.L. Transports I Distrib-i, Nafarroako Foruzaingoak 2002/01/17an NA-232 errepideko 108,000 kilometroan T-9692-AX matrikula duen ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz, salgaiak garraiatzean behar baino % 7 gehiagoko pisua eramateagatik. Guztira 42.800 kilogramo daramatza eta GPBa 40.000 kilogramo da. Baskula homologatu batean pisatu zen.

Instruktorearen txostena ikusirik eta aurkeztutako alegazioak azterturik, zehapena berretsi da, baskula homologatuak emandako pisaketa-txartelaz frogatu baita salatutako egintza, Egiaztapen Ziurtagiri indarduna zeukanez salaketa egin zenean, zeinaren kopia eta txartelarena igorri baitzitzaizkion interesatuari. Egindako arau-haustearen eta atzemandako pisuak GPBari buruz zeukan soberakinaren arabera ezarri da zehapena, eta ezin izan da aintzat hartu froga-faltaren argudioa, interesatuari bidali baitzaizkio erabilitako baskulari buruzko agiriak eta horiei ez baitie inolako indarrik kendu kontrako ezein egintzak, interesatuak horiek ukatu besterik ez baitu egin, eta adierazten zaio interesatuari Administrazioaren egintza frogatuaren aurrean frogaren bat aurkeztera behartzen duela errugabetasun-presuntzioak.

16/1987 Legearen 141.i) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.j) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 360 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Nika, S.L. Transports I Distrib-i (N.A.N./I.F.Z.: B43289156) 360 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7147/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, ransportes Lardesilla, S.L.ri (NAN/IFZ: B31537038) 1.380 euroko isuna jartzen diona.

2002/09/06an Transportes Lardesilla, S.L.ri jakinarazi zitzaion, NA 0796/02 espedienteari hasiera eman zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 7019-BMW matrikula duen ibilgailuari 2002 urtarrilaren 18an N-121 errepideko 53,000 kilometroan egindako salaketaren ondorioz, salgai galkorrak garraiatzeagatik, Mallendik Iruñeraino, 2002ko abendu arte balio zuen ziurtagiri baliozkoekin loturiko ezaugarriak erakutsiz, ibilgailu horrek GGBrik ez zuela.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.q) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.r) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 1.380 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._1.380 euroko isuna jartzea Transportes Lardesilla, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B31537038). Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6693/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 22koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Hormigones Leizaran, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B31388887) irekitako zehapen espedientea largesten duena.

2002ko irailaren 9an, Hormigones Leizaran, S.L.ri jakinarazi zitzaion, Nafarroako Foruzaingoak SS-2773-AF ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz hasiera eman zitzaiola NA 0879/02 erreferentzia duen espedienteari. Salaketa 2002ko otsailaren 20an ezarri zitzaion, NA-130 errepideko 3,000 kilometroan, ibilgailuan ez baitzeuden aste horretako disko-diagramak ez eta aurreko astekoak ere.

Instuktorearen txostena ikusirik, eta aurkeztutako alegazioak azterturik, espedientea largesten da, interesatuak frogatu baitu ibilgailuaren gidariari eskatu zitzaizkion diskoak ezin zituela aurkeztu, egun horietan beste gidari batek eraman baitzuen ibilgailua, eta horrek egindako salaketa indarrik gabe uzten du.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenbizi._Hormigones Leizaran, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B31388887) irekitako zehapen-espedientea largestea eta artxibatzea.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7155/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Logigas, S.A.ri (NAN/IFZ: A01124676) 600 euroko isuna jartzen diona.

2002ko irailaren 6an, Logigas, S.A.ri jakinarazi zitzaion, M-1487-LG matrikula duen ibilgailuari Trafikoko Guardia Zibilak egindako salaketaren ondorioz, NA 0957/02 erreferentzia duen zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola. Salaketa 2002ko otsailaren 22an egin zen, A-15 errepideko 75,000 kilometroan, desgasifikatu gabeko zisterna huts batekin Tuteratik Iruñeraino joateagatik, azkena garraiatutako gaia UNI202 3 motako 31.º C ADR 19,986 litro gasolio baitzen, eta 11494 eta 361102 itzalgailuek ez zeramatzaten erregelamenduzko prezintoak.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.q) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.s) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 600 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Logigas, S.A.ri (N.A.N./I.F.Z.: A01124676) 600 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7157/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri (NAN/IFZ: B48792493) 1.380 euroko isuna jartzen diona.

2002ko irailaren 18an, Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri jakinarazi zitzaion, BI-0229-CM matrikula duen ibilgailuari Trafikoko Guardia Zibilak egindako salaketaren ondorioz NA 1007/02 erreferentzia duen zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola. Salaketa 2002ko otsailaren 27an egin zen, N-232 errepideko 106,000 kilometroan, BGZa baino % 51 gehiagoko pisua garraiatzeagatik, 3.500 kilogramo garraiatzeko baimena izan eta 8.030 pisatzen zuten paper-bobinak zeramatzan. (Tara: 10.600 kilogramo BGZ 14.100 kilogramo). N-232ko 106,100 k.p.an geldi uztera behartzen da.

"Divipa" enpresaren 2002ko otsailaren 26ko 9 eta 10eko albaranetatik hartutako pisuak.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.i) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.j) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 1.380 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._1.380 euroko isuna jartzea Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B48792493). Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7158/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri (NAN/IFZ: B48792493) 1.500 euroko isuna jartzen diona.

2002/09/18an, NA 1008/02, zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri, Nafarroako Foruzaingoak 2002/02/27an NA-232 errepideko 106,000 kilometroan, BI-0229-CM matrikula duen ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz, salgaien garraio arinerako baimena izanik garraio astunean aritzeagatik. Baimendutakoa baino % 100 baino gehiagoko garraioan ari da.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste oso larritzat jo da eta 1.500 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._1.500 euroko isuna jartzea Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B48792493). Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7159/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Elite Touring, S.L.ri (NAN/IFZ: B81064628) 1.380 euroko isuna jartzen diona.

2002/09/18an Elite Touring, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 1009/02 erreferentzia duen zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2002/02/17an, A-15 errepideko 75,000 kilometroan, M-5848-UM matrikulako ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Iruñetik Madrilera gidatzea, bidaiari-zerbitzu erregularra eginez, eta gidariak asteko atsedenaldia 18 ordura murriztea. Diskoen kopia erantsi da.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.p) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.q) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 1.380 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Elite Touring, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B81064628) 1.380 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7162/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Pedro M Echeguia Tellechea jaunari (NAN/IFZ: 72674074P) 1.500 euroko isuna jartzen diona.

2002/09/18an, NA 1027/02 zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Pedro M. Echeguia Tellechea jaunari, Trafikoko Guardia Zibilak 2001/02/19an, N-121-A errepideko 40,000 kilometroan, NA-8482-BC matrikulako ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz; izan ere, 49.400 kiloko pisua zuela zihoan Beratik Iruñera, 40.000 kilorako baimena izanik; hau da, 9.400 kilo gehiegi (% 23).

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140.c) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.c) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste oso larritzat jo da eta 1.500 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Echeguia Tellechea, Pedro M.ri (N.A.N./I.F.Z.: 72674074P) 1.500 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7169/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Transeguia SA enpresari (A01044296 NAN/IFZ) , 600 euroko isuna jartzen diona.

2002/09/16an Transeguia S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 1149/02 erreferentziako zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2002/01/24an, N-1 errepideko 400,000 kilometroan, 5766-BHR matrikulako ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: baimenik gabe garraio berezia egin izana.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140 a) eta 141.a) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 600 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Transeguia SAri (N.A.N./I.F.Z.: A01044296) 600 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6443/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Extrus. y Lac. Benavente, S.A..ri (NAN/IFZ: A15122369) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an, NA 1239/02 zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Extrus. y Lac. Benavente, S.A.ri, Nafarroako Foruzaingoak 2002/02/19an, A-15 errepideko 103,000 kilometroan, 0137-BKV matrikula duen ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz, abiadura-mugatzailea gaizki ibiltzeagatik, mugatzailea 96 km/h-an mozten da. Agenteak bahitutako disko diagramaren kopia erantsi da.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.h) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Extrus. y Lac. Benavente, S.A.ri, (NAN/IFZ A15122369), 300 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6445/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Cia Logistica Sanchez&gil Sll.ri (NAN/IFZ: B11457496) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an jakinarazi zitzaion Cia Logistica Sanchez&gil Sllri, NA 1250/02 erreferentzia duen espedienteari hasiera eman izana, Trafikoko Guardia Zibilak CA-8917-BK matrikula duen ibilgailuari egindako salaketagatik. Hau da salaketaren zioa: 2002ko urtarrilaren 24an, N-240-A errepideko 6,000 kilometroan ibiltzea, takografoz hornitutako ibilgailuan, Cadiztik Iruñera, egunean hamabi ordu eta hogeita hamar minutuko gidaldia eginez. 2002ko urtarrilaren 23ko 4:25 orduetatik urtarrilaren 24ko 20:15 orduetara bitarteko orduetan gidatzen aritu da. Agenteak eskuratutako disko diagramaren kopia erantsi da.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.p) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.q) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._300 euroko isuna jartzea Cia Logistica Sanchez&gil Sll.ri (NAN/IFZ: B11457496). Administrazio bidea bukatu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6281/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 9koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, a Sat N.º466 Na Bekoetxeri (NAN/IFZ: F31225394) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an jakinarazi zitzaion Sat N.º 466 Na Bekoetxeri (NAN/IFZ: F31225394) NA 1260/02 erreferentzia duen espedienteari hasiera eman izana, Trafikoko Guardia Zibilak 8944-BCY matrikula duen ibilgailuari egindako salaketagatik. Hau da salaketaren zioa: 2002ko otsailaren 26an, N-240-A errepideko 15,500 kilometroan gidariak ez zuen aurkeztu baimen/nominarik enpresako langile zela frogatzeko.

Instruktorearen txostena ikusirik eta aurkeztutako alegazioak azterturik, bidezko da zehapena berrestea. Izan ere, interesatuak aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, enpresaren TC-2 agirian, 2002ko otsailekoan, ez da ageri langileen zerrendan enpresaren ibilgailuaz garraioa egiten ari zen gidaria, Luis Díaz Peñalba (N.A.N. 15.753.984 L), eta, beraz, zehapena egindako arau-hausteari egokitzen zaio, kontuan harturik salgai arinetarako ibilgailu batean ari zela garraioan.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Sat N.º 466 Na Bekoetxeri (N.A.N./I.F.Z.: F31225394) 300 euroko isuna jartzea . Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren bederatzian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6696/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 22koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Integracion Servicios Automocion-i (NAN/IFZ: B31585128) 1.500 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an, NA 1263/02 zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Integracion Servicios Automocion, Trafikoko Guardia Zibilak 2002/03/04an, N-240-A errepideko 16,000. kilometroan, NA-5563-AU matrikulako ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz; izan ere, ibilgailuaren gidariak ez zuen frogatu enpresarekiko lan-harremanik ez eta lehen mailako ahaidetasunik ere. Eskiak garraiatzen ditu Gasteiztik Beriainera.

Instruktorearen txostena ikusirik eta aurkeztutako alegazioak azterturik, bidezko da zehapena berrestea. Izan ere, interesatuak ez du frogatzen zer lan-harreman duen berarekin Manuel Herrera Santosek (N.A.N. 79.305.252), egun horretan salgai-garraiorako MPC baimena duen interesatuaren ibilgailu astun bakarra gidatzeko. Eta adierazten zaio gidari horri eman zitzaiola salaketa-buletinaren ale bat; beraz, nahi badu, haren identitatearen berri salaketa-jakinarazpenean jasota dauden datuen bitartez izan dezake, eta baita salaketarena, ibilgailuaren matrikularena eta egiten zuen garraioarena ere. Zehapena arau-hausteari egokitu zaio, kontuan hartuz garraio-ibilgailu astun batez ari zela garraioan.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste oso larritzat jo da eta 1.500 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Integracion Servicios Automocion-i (N.A.N./I.F.Z.: B31585128) 1.500 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6844/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 28koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Escayolas Narzabal, S.L.ri (NAN/IFZ: B31654361) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an, Escayolas Narzabal, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 1270/02 erreferentzia duen espedienteari hasiera eman zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak NA-5524-AD ibilgailuari 2002ko urtarrilaren 29an egindako salaketaren ondorioz. Salaketa N-121-Aren 46,000 kilómetroan egin zen, abiadura-mugatzailea gaizki zebilkiolako. Froga 1602.19.001 Tester tresna batez egin zen, eta haren serie-zenbakia 002890 zen. Mugatzaileak 95 kilometro/h-an mozten du, gidariaren aurrean egindako frogan ikusi zenez. Agenteak bahitutako disko diagramaren kopia erantsi da.

Instruktorearen txostena ikusirik eta aurkeztutako alegazioak azterturik, zehapena berretsi da. Izan ere, ez da gertatu alegatzen den preskripzioa, 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak bertan behera utzi duelakoan L.G.A.L.ko 145. artikulua. Xedapen horretan esaten denez, 30/1992 Legearen 132. artikuluan finkatutakoak dira preskripzio epeak, arau-hauste arinen kasuan izan ezik, orduan urtebetekoa baita. Kasu honetan, egotzitako arau-haustea larria da, eta legeak bi urteko epea ematen du, eta epe hori ez da bete, espedientean frogatu denez.

16/1987 Legearen 141.h) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Escayolas Narzabal, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B31654361) 300 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"7180/2002 EBAZPEN zehatzailea, azaroaren 6koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri (NAN/IFZ: B48792493) 1.380 euroko isuna jartzen diona.

2002/09/16an, NA 1324/02, zehapen espedientea ireki izana jakinarazi zitzaion Ag Transportes Sercar Europa, S.L.ri, Nafarroako Foruzaingoak 2002/02/27an, NA-232 errepideko 106,000 kilometroan, BI-0229-CM matrikula duen ibilgailuari egindako salaketaren ondorioz, errepidean takograforik gabe ibiltzeagatik, horretara behartua izanik, eta egindako gidaldiaren berri eskuz ez jasotzeagatik.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.h) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 1.380 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._1.380 euroko isuna jartzea Sercar Europa, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B48792493). Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren seian._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6384/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Transportes Blesa E Hijos, S.L.ri (NAN/IFZ: B08480949) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an jakinarazi zitzaion Transportes Blesa E Hijos, S.L.ri, NA 1392/02 erreferentzia duen espedienteari hasiera eman zitzaiola, B-3814-LC duen ibilgailuari, 2002ko martxoaren 4an Nafarroako Foruzaingoak egindako salaketaren ondorioz. Salaketa N-232 errepideko 108,000 kilometroan egin zen, salgai-garraiorako ibilgailu bat behar bezala funtzionatzen ez zuen abiadura-mugatzailearekin zebilelako, diskoan zeuden 95 kilometro/h-tik gorako abiadura etengabeek erakusten zuten bezala. Agenteak bahitutako disko diagramaren kopia erantsi da.

Instruktorearen txostena ikusirik eta aurkeztutako alegazioak azterturik, bidezko da zehapena berrestea. Izan ere, Agenteak jasotako diskoan frogatzen da -kopia bidali baitzitzaion-abiadura-mugatzaileak ez zuela behar bezala funtzionatzen, eta ibilgailua zilegi zena baino abiadura konstante handiagoan ibilia zela, aipatu diskoa delarik frogarik sendoena. Adierazi behar da LGALeko 141 h) artikuluak arau-hauste larritzat hartzen duela ez bakarrik takograforik ez edukitzea edo manipulatzea, baizik eta haren osagaiak nahiz ibilgailuak nahitaez instalaturik behar dituen bestelako kontrol-tresnek gaizki funtzionatzea ere, eta abenduaren 23ko 2484/1994 Errege Dekretuaren arabera, abiadura-mugatzailea ibilgailuan nahitaez instalaturik eduki behar den kontrol-tresna da. Arau-haustearen araberakoa izan da zehapena eta arau-hauste larrientzako ezarritako gutxieneko tartearen barnean ezarri da.

16/1987 Legearen 141.h) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Transportes Blesa E Hijos, S.L. enpresari (B08480949 NAN/IFZ) 300 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

"6452/2002 EBAZPEN zehatzailea, urriaren 15ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Andrés Sanz Piquero jaunari (NAN/IFZ: 36555020) 300 euroko isuna jartzen diona.

2002/08/28an jakinarazi zitzaion Andrés Sanz Piquero jaunari NA 1409/02 erreferentzia duen espedienteari hasiera eman izana, VA-7399-V ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak egindako salaketaren ondorioz. Salaketa 2002ko martxoaren 7an egin zen, N-113 errepideko 91,500 kilometroan, garraio-txartelik gabe gidatzeagatik (elikadurako produktuak garraiatzen zituen, esaterako hestebeteak, bakailaoa eta beste tresna batzuk). MDL adierazkariak zituen.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 140.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluak hautsi dira, eta 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehendabizi._Andrés Sanz Piquero jaunari (36555020 NAN/IFZ), 300 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko du, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baitzaio legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Iragarkiaren kodea: A0213650