57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Atarrabiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UO2 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen eta Jarduketa Oinarrien proiektua behin betiko onetsita

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2003ko martxoaren 24an egin bilkuran, bere bost kideak ados jarrita, erabaki hau hartu zuen:

"Epea inolako alegaziorik gabe iragan denez,

Gobernu Batzordeak erabaki du:

1. Behin betiko onestea Atarrabiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UO2 Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, espedientean baitago behar bezala eginbidetua.

2. Behin betiko onestea Atarrabiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UO2 unitatearen jarduketa oinarriei buruzko dokumentua.

3. Onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea ukitutako erregistroko jabe guztiei."

Atarrabian, bi mila eta hiruko apirilaren lehenean. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: C3096397